Euskal dantzaren inguruko erakusketa eta Mikel Azpirozen kontzertua, gaur Bordeleko La Rocher de Palmer-en
Euskara. Kultura. Mundura.
Gabrielle Duplantier argazkilariaren "Dantza izpiak, éclat de danses” erakusketa gaur inauguratuko da eta azaroaren 25a arte egongo da ikusgai Cenon herriko La Rocher de Palmer gunean, eta horren harira, Mikel Azpirozek piano kontzertua eskainiko du bertan.
Udazken honetan Biarritzen estreinatua izan den SOKA erakusketaren ostean, EKE Euskal kultur erakundeak Gabrielle Duplantier argazkilariari lan berezia eskatu zion: Euskal Herria zeharkatu du euskal dantzaren eta bereziki ihauteriak, maskaradak eta Besta Berri bezalako ekitaldien inguruko argazki ezberdinak hartzeko. Lan horren emaitza Biarritzeko mediatekan aurkeztu ondoan, zuri-beltzezko hogeitamar bat argazki erakutsiak izango dira Bordele ondoko Cenon herrian 2015eko azaroaren3tik 25era. Erakusketa Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzarekin antolatua da.
Erakusketa inauguratzeko Mikel Azpiroz musikariak piano emanaldia eskainiko du, iluntzeko 19:30etan, doako sarrerarekin. Bidaiak eta musika dira Azpirozen ibilbideko oinarria eta piano jole donostiarraren musikak jazz-a blues-a eta munduko musikak uztartzen ditu.