Euskal dantzaren inguruko SOKA erakusketa Biarritzen egongo da ikusgai

2015/09/07

Euskara. Kultura. Mundura.

2015eko irailaren 11tik urriaren 11ra bitartean, EKE-k (Euskal Kultur Erakundeak) ekoizturiko eta, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuak babestutako SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria Biarritzeko Santa Eugenia elizpean egongo da ikusgai. Edukiak lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa) eskainiko dituen erakusketa honek euskal dantzaren inguruko eduki ezberdinak eskainiko ditu. Uda honetan, Boisen antolatu den euskal jaialdian egon da ikusgai.

Esaterako, 400 ilustrazio baino gehiago egongo dira ikusgai (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak…). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak. Azpimarratzekoa da, bestalde, EKE-k sortutako "Eleketa" ahozko memoriaren bilketan euskal dantzaren inguruko lekukotasun ugari grabatuak izan direla eta horien zati ezberdinak ikusgai izango direla erakusketan.

Bestalde, edukien aberastasuna ikuslegoaren esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, koadro numerikoak, ordenagailuak eta bideo-proiekzio eremuak baliatuak izango dira ere. Halaber, erakusketaren partaide den Euskadiko Filmategiko artxibo batzuk erakutsiak izango dira.

SOKA, EKEk ekoiztua du, Gipuzkoako Diputazioarekin eta Donostia 2016-rekin partaidetzan. Euskal dantza hobeto ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere.

Informazioa gehiago hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu