Euskal ekoizpenaren parte-hartze oparoa aurtengo MIPTV azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-04-22

Beste urtebetez, euskal ikus-entzunezkoen industria Cannesen izan da, bertan burutzen den 49. MIPTV ikus-entzunezkoen azoka ospetsuan parte hartzeko. Orotara 10 euskal enpresa izan dira 4 egun iraun dituen azokan, Etxepare Euskal Institutuak eta Eiken klusterrak antolatutako Basque Audiovisual stand propioan euren ekoizpenak ikustarazten, Riviera pabiloian.  Partaidetzak garrantzi handia du  euskal ekoiztetxeentzat, azoka handi honek finanziaziorako bideak, elkarlanerako aukerak eta lanerako ildo berriak errazten dituelako. Ehun herrialdetako 11.000 parte-hartzaile inguru izan dira azokan.

Gainera, aurten euskal parte hartzaileen presentzia nabarmenagoa izan da, Jok Films euskal ekoiztetxeko Secret Chef saioa Mipformats ideien bilkurarako hautatua izan baita. Zuzendariak, Jokin Etcheverriak, saioaren aurkezpena egiteko aukera izan zuen. Gainera, Pausoka ekoiztetxeak Izarrak kalean saioa saldu dio Turkiako telebista publikoaren musika kateari. Bestalde, Ekoizpen etxeak iragarri du Mom Vote For Me formatua saldu diola errusiako telebista kate bati.

Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezkoak munduratzeko Eikenek Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin sortutako taldea da. Aurtengo azokan Bauleko, Expressive, BBFC, Grupo Campus, Happymeter, Jok Films, Pausoka, Prime Time eta Somuga ekoiztetxeak izan dira. EITBko ordezkaritza bat ere joan da Cannesera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.