Euskal enpresak Womex munduko musiken azokan ari dira lanean, Budapesten
Euskara. Kultura. Mundura.
WOMEX topaketak, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuenak, 21. edizioa antolatu du urriaren 21etik 25era bitartean, Budapest hirian (Hungaria). Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz, euskal industriak bere erakusleihoa izango du elkargune garratzitsu honetan.
Euskal musikak berezko lekua izango du WOMEXen, Musika Bulegoak Etxepare Institutuaren laguntzaz kudeatutako Basque music standean. Bertan, Bidasoa Folk, BagaBiga Productions, Ttakun S.L., Korrontzi eta Exib Musika euskal enpresak euren lanak erakutsi eta nazioarteko eragileekin harremanak egingo dituzte.
WOMEX mundo osoko musika industriari zuzendutako nazioarteko sareen plataforma da . Ekimenak mundo osoko profesionalak batzen ditu bost egunez, urtero. 90 herrialde ezberdinetako 1470 enpresa eta 2400 ordezkari bilduko dira Budapesten. Horien artean kazetariak, ekoizleak, editoreak, banatzaileak, programatzaileak…elkartuko dira.