Euskal enpresen katalogo zabala MIPTV azokan

2016/04/04

Euskara. Kultura. Mundura.

Gaurtik aurrera eta apirilak 7ra arte, EIKEN- Basque Audiovisual and Digital Content Klusterra Cannesen egongo da berriro. Munduko Telebista eta Media Merkatu garrantzitsuenetakotzat hartzen den honetan urtero elkartzen diren ikus-entzunezko sektorearen nazioarteko eragile garrantzitsuenekin egongo da. MIPTV kontinente guztietako ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuan egoteko aukera bikaina da, ikus-entzunezko formatuen nazioartekotzea ahalbidetuz.

Aurten, Baleuko, Expressive Media Project, Happymeter, J.O.K. Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project, EiTB eta Competencia Estudios Euskadi izango dira bertan, Basque Audiovisual markaren izenpean, stand-ean presentzia izango duten enpresak eta haien produktuak aurkeztuko dituzten. Haiekin batera EIKEN Klusterra eta Etxepare Euskal Institutua egongo dira, nazioarteko kontaktuen sarea indartuko duen agenda baten bidez merkataritza-lan bizia zabalduko dutenak, zeinaren helburua euskal enpresentzako negozio aukerak sortzea izango den.

Basque Audiovisual and Digital Content Klusterrak Frantziara bidaiatzen du animazio produktu, dokumental, film, formatu, produktu multimediatiko eta halakoen katalogo zabalarekin. Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu eta ezagutzera eman eta nazioartekotzeaz gain, euskal ordezkariek beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezkoek duten balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du. Horregatik, EIKENek badu bere helburuetako bat ere gure lurraldearen promozioa, Euskal Herria nazioarteko produkzioen muin moduan eta Basque Audiovisual and Digital Content Klusterra etorkizunean eman ahal diren filmaketen lotura moduan aurkeztuz.

(...)

MIPTVaren aurreko asteburu honetan, MIPFormats eta MIPDoc ospatu dira. Lehenengoak munduko ekoizle, zuzendari, erosle eta banatzaile garrantzitsuenak batzen ditu, enterteinment formatu arrakastatsuenak bilatzen dituztelarik. Aurten ere, J.O.K. Films aipatua izan da arlo honetan “Master Chef” programari esker. MIPDoc bestalde, fikzioa ez diren formatuetan oinarritzen da eta edizio honetan Morgan Freeman izan dute gonbidatuetako bat, “The story of God” aurkezten baitzuen.  

Bilbo-Mumbai-Bilbo-Cannes. EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterraren ordezkariak Cannesera heldu dira Indiatik, 5 egunetako merkataritza misioan egon eta gero, Mumbaien ospatzen den FICCI FRAMESean, Media eta Entertainmenteko Merkatu Globalean, hain zuzen. Han Bollywoodeko ekoizpen enpresa garrantzitsuekin bildu dira eta Indiako eduki digitalen sektoreko estrategiak ezagutu dituzte, bertako agente eta arduradun politikoen esku. Indiako ekoiztetxeak haien filmaketak egiteko leku desberdinak bilatzen ari dira Europan zehar, dibertsitate paisajistikoa eta profesional onak dituztenak, horregatik, asko interesatu zaizkie Euskal Herriak eskaintzen dituen aukerak. Filmaketen ekonomiarekin lotuta, EIKEN Europako Iparraldeko enpresekin bilduko da Cannesen, 2015eko ekainean egindako Eskandinaviar misioa sendotuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu