Euskal eta poloniar kulturek BASK jaialdian egingo dute topo, asteburu honetan Wroclaw hirian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-06-28

Aurten laugarrenez, Wroclaw 2016 Europako Kultur Hiriburutzak  BASK jaialdia antolatu du uztailaren 1etik 3ra, poloniar eta euskal kulturen arteko topagunea sortzeko asmoz. Aurtengo gai nagusia aisialdia izango da, praktika artistikoen eremura eramana: GAME | JOKOA.

Hiru egunetako programa zabal batean euskal kulturari buruzko askotariko jarduerak eskainiko dira: moda-tailerrak, esku-hartze artistikoak, ikuskizunak, kontzertuak etab. Horien artean, aurten garrantzi berezia izango du hiru urtez burutu den euskal eta poloniar artisten elkar-truke programak: artist-in-residence programme A-I-R Wro. Jaialdiaren irekieran artisten obren erakusketa egongo da ikusgai, eta jaialdiaren gainontzeko egunetan zehar, tailer bat antolatu dute proiektu guztien nondik-norakoak, harremanak eta ondorioak jasoko dituen argitalpen bat sortzeko.

(...)

Joan den bi edizioetan, hiru artista eraman dituzte Wroclawera Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016ek: Matxalen de Pedro, Maialen Sarasua, Goiatz Labandibar, Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gil. Aurten proiektuak garatuko dituzten bi artistak, aldiz, jada Wroclawen daude: Aitor Gametxo eta Diego Vivanco.

Jaialdiko programa osoa hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu