Euskal film laburrak Clermont Ferrandeko Zinemaldian eta Azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-02-05

Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako Kimuak programa Clermont Ferrandeko Azokan lanean ari da egunotan, euskal film laburren sustapenean. Gainera, bertako Nazioarteko Film Labur jaialdiak badu euskal partaiderik aurten: Raúl de la Fuenteren Minerita dokumentala sail ofizialean lehiatzen ari baita. Eta ez da euskaldun bakarra, Kote Camachoren Elkartea ere zinemaldian eskainiko baitute.  Film laburren esparruko azoka eta zinemaldi garrantzitsuenak dira  da Clermont-Ferrandekoak.  Nazioarte mailan daukaten ospe eta ikusgarritasunari esker, erreferentziazko ekitaldiak dira sektoreko profesional ororentzat.

Minerita lanak ikain hasi du bere bidea, IDFA edo DocsDF bezalako jaialditan aukeratua izan baitzen, eta Goya Sarirako aurre-aukeratua. Potosiko Cerro Ricon (Bolivia) grabatu zuten dokumentala Raúl de la Fuentek, gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucía (40), Ivone (16) eta Abigail-en (17) egunerokoa jarraituz.

Kote Camacho, berriz, bigarren aldiz izango da Clermont Ferranden, 2010eko Kimuak aukeraketaren parte izan zen La gran carrera lanarekin parte hartu zuen eta.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu