Euskal filmak Parisko Different 10! festibalean
Euskara. Kultura. Mundura.
Parisen ospatzen den Different! L’autre cinéma espagnol zinema festibalak 10 urte betetzen ditu eta aurten ere euskal zinema ikusgai egongo da. Ekainaren 14tik 21era ospatzen ari den jaialdi honetan Pedro Aguileraren Demonios tus ojos (2017) eta Álex de la Iglesiaren El Bar (2017) ikusi ahal izango dira. Pedro Aguilera eta Álex de la Iglesia bera Parisen izango dira euren filmak aurkezteko

Aipatutako bi film horiez gain ondorengoak ere ikusi ahal izango dira: La madre (Alberto Morais, 2016), Las furias (Miguel del Arco, 2016), Spain in a Day (Isabel Coixet, 2016), Alumbrar (Fernando Marinero), Estiu 1993 (Carla Simón, 2017), Kiki, el amor se hace (Paco León, 2016), Manda huevos (Diego Galán, 2016), Cerca de tu casa (Eduard Cortés, 2016), Vivir y otras ficciones (Jo Sol, 2016), Selfie (Víctor García León, 2017), Que Dios nos perdone (Rodrigo Sorogoyen, 2016), Omega (José Sánchez eta Gervasio Iglesias, 2016), eta Fashionlins (Manual M. Velasco).
Bestalde, ekainaren 23an, jaialdiaren testinguruan ospatuiko den Small is Biútiful topaketa profesionalean Txintxua Films euskal ekoizpen etxeak parte hartuko du Kilger (Asier Altuna) filmarekin. Topaketa honen helburua da Ile-de-France eskualdeko (Paris hiriburu duen eskualdea) ikus-entzunezko profesionalei estatu espainiarreko enpresen proiektuak aurkeztea, proiektuok elkarlanean gauzatu ahal izateko.
Urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du jaialdiak “euskal leihoa” eskaini eta euskal ekoizleek Small is Biútiful koprodukzio foroan parte hartu ahal izateko.