Euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko bidaia hizpide Poznanen
Euskara. Kultura. Mundura.
Irailaren 22an eta 23an, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari den Mari Jose Olaziregik Ist International Conference of Comparative Studies of Language and Culture. Tradition and Innovation biltzarrean parte hartu zuen, Poznanen (Polonia).
Adam Mickiewicz Unibertsitatean The International Journey of the Basque Language and Culture izenburuko hitzaldian, Olaziregik Etxepare Euskal Institutuaren nazioartekotze estrategia azaldu zuen, bereziki, berak kudeatzen dituen unibertsitate, hizkuntza eta literatura arloetan. Poznaneko euskaldun poloniarrez osatua dagoen euskal diaspora garaikidea ere goraipatu zituen, diasporaren beraren berritze eta gaurkotze eredu bezala. Bertako unibertsitatetik atera diren itzultzaile, lektore eta euskaldun-poloniarrek gure hizkuntza eta kultura Polonian hedatzeko duten garrantzi estrategikoa ere nabarmendu zituen hitzaldian, baita euren maila eta profesionaltasun izugarria ere bai. Galdera ugari eragin zuen bere hitzaldi nagusiak, besteak beste, Kayzubski hizkuntza gutxiagotuarekin sortu zen konparaketa dela medio. Kasia Mirgos edo Alicja Jankowiak poloniar euskaldunak izan zituen ondoan.