Euskal Ikasketen irakaslea hautatzeko deialdia Liverpooleko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-03-06

Liverpooleko Unibertsitatea aitzindari da euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko sustapenean zein euskal gaiei buruzko irakaskuntza eta ikerketari dagokienez. Zentroak Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal kultura irakurle bat izan du 2011. urtez geroztik, eta orain -2013an Institutuarekin sinatu zuen hitzarmenaren ondorioz- Unibertsitateko Historiak, Hizkuntzak eta Kulturak Departamentuak Euskal Ikasketen ardura hartuko duen behin betiko lanpostu bat sortu du. Aurkeztu ahal izateko doktoretza-titulua, EGA mailako euskara gaitasun agiria eta nazioarte mailan argitaratu izana eskatzen dute. Goi-mailako ikasketetan Euskara eta Euskal Kultura irakatsi izana ere ezinbestekoa da. Izena emateko epea apirilaren 4an amaituko da. Argibide osoa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.