Euskal ikus-entzunezko enpresak MIPCOM azoka esanguratsuan ari dira lanean egunotan, Cannes hirian
Euskara. Kultura. Mundura.
Aurten ere ikus-entzunezkoen ekoizpenaren alorreko hainbat euskal enpresa MIPCOM puntako azokan lanean ari dira, Cannes hirian, Etxepare Euskal Institutuaren eta EIKEN clusterraren Basque Audiovisual programaren eskutik. Urriaren 17an ireki zituen ateak azokak, eta hilaren 20ra arte egongo da zabalik.
Euskal ikus-entzunezkoa nazioarteko merkatuetara irits dadin ezinbestekoa den topagune honetan 11 euskal enpresak hartuko dute parte aurten: Pausoka, Expressive, Baleuko, Sugar Factory, Brisney, Pixel, Euskaltel, Prime Time Media, EiTB, J.O.K films eta Gariza Films. Horiek denak Basque Audiovisual markaren aterkipean egingo dute lan azokan.
MipCom-ek ikus entzunezko entretenimenduaren industriako eragile esanguratsuenak biltzen ditu, 4 egunetan zehar bilerak, topaketak, emanaldiak eta hitzaldiak eskaintzeko. Programazio berriak ikusi eta ezagutu, eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko ezinbesteko parada da azoka.