Euskal ikus-entzunezko sektorea Miptv merkatuan izango da beste behin
Euskara. Kultura. Mundura.
Cannesko Miptv merkatua apirilaren 9tik 12ra bitartean egingo da eta, beste behin, zenbait euskal enpresa bertaratuko dira. Basque Audiovisual markapean gune propioa izango dute Eiken (Basque Audiovisual and Digital Content Cluster), Etxepare Euskal Institutua eta Zineuskadiren arteko elkarlanari esker.
Cannesko Miptv merkatua apirilaren 9tik 12ra bitartean egingo da eta, beste behin, zenbait euskal enpresa bertaratuko dira. Basque Audiovisual markapean gune propioa izango dute Eiken (Basque Audiovisual and Digital Content Cluster), Etxepare Euskal Institutua eta Zineuskadiren arteko elkarlanari esker.
Miptv munduko telebista eta media merkatu garrantzitsuenetakoa da eta entretenimendu digitaleko sektorearen nazioarteko eragile garrantzitsuenen topagunea. Hori dela eta, merkatu hau aukera bikaina izaten da erosleekin kontaktuak egin eta sektorearen nazioartekotzea sustatzeko.
Aurten A film to kill for, Bilbao Seriesland, EiTB, Expressive Media Project, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta The Blackout Project izango dira Basque Audiovisual gunean egongo diren enpresak. Hauen animazio produktu, dokumental, film, formatu eta multimedia produktuak merkatuan banatuko den Basque Audiovisual katalogoan jasoko dira. Halaber, Eiken eta Etxepare Institutua ere joango dira Cannes-era nazioarteko kontaktuen sarea indartu eta euskal enpresentzat negozio aukerak sortzeko helburuarekin.
Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu, ezagutzera eman eta nazioartekotzeko aukera eskaintzeaz gain, beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalen balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du. Hori dela eta, Eiken eta Etxepare Institutuak helburu bezala jarri dute gure lurraldearen sustapena, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz eta Eiken etorkizunera begira egin daitezkeen filmaketetarako lotura moduan aurkeztuz.