Euskal ikus entzunezko sektorea MIPTV merkatuan lanean euskal enpresen katalogo zabalarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-31

EIKENek, Etxepare Euskal Institutuarekin batera, ia 10 urte daramatza Cannesen ospatzen den Telebista eta Eduki Digitalen Nazioarteko Merkatura joaten Basque Audiovisual markapean.

EIKENek, Etxepare Euskal Institutuarekin batera, ia 10 urte daramatza Cannesen ospatzen den Telebista eta Eduki Digitalen Nazioarteko Merkatura joaten Basque Audiovisual markapean.

Hurrengo astelehenetik, apirilaren 3tik eta 7rarte EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterra Cannesen egongo da berriro, Etxepare Euskal Institutuarekin batera. Munduko Telebista eta Media Merkatu garrantzitsuenetakotzat hartzen den honetan urtero elkartzen diren entretenimendu digitaleko sektorearen nazioarteko eragile garrantzitsuenekin egongo da. MIPTV azoka kontinente guztietako ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuan egoteko aukera bikaina da, eduki eta formatuen nazioartekotzea ahalbidetuz

Aurten, Bainet, Baleuko, Bilbao Web Fest, EiTB, Expressive Media Project, Old Port Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta Winkle 360 izango dira, Basque Audiovisual markaren azpian, stand-ean presentzia izango duten enpresak eta haien produktuak aurkeztuko dituztenak. Haiekin batera EIKEN Klusterra eta Etxepare Institutua egongo dira, nazioarteko kontaktuen sarea indartuko duen agenda baten bidez merkataritza-lan bizia zabalduko dutenak, zeinaren helburua euskal enpresentzako negozio aukerak sortzea izango dena.

Basque Audiovisual and Digital Content Klusterrak Frantziara bidaiatuko du animazio produktu, dokumental, film, formatu, produktu multimediatiko eta halakoen katalogo zabalarekin. Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu eta ezagutzera eman eta nazioartekotzeaz gain, euskal ordezkariek beste herrialdeetako
sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalek duten balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du.  EIKEN eta Etxepare Institutuaren helburuen artean gure lurraldearen sustapena dago, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz eta EIKEN-Basque Audiovisual and Digital Content klusterra etorkizunean egin ahal diren filmaketen lotura moduan aurkeztuz.

MIPTV azokaren aurreko asteburu honetan, MIPFormats eta MIPDoc-a ospatuko dira. Lehenengoak munduko ekoizle, zuzendari, erosle eta banatzaile garrantzitsuenak batzen ditu, enterteinment formatu arrakastatsuenak bilatzen dituztelarik. Aurten, Pausoka hautatua izan da, munduko ehun enpresen artean, Mipformats International Pitch lehiaketan bost ekoiztetxeetako finalistetako bat izateko, "The Best In History" formatuarekin. Bertan, gure arbasoak bizi ziren moduan bizitzera jartzen dituzte parte-hartzaileak, haien gaitasuna probatuz. Gainera, reality show hau ez da garai ezta lekukonkretu batean ematen, baizik eta episodio bakoitza historiaren momentu ezberdinetan baitago oinarrituta.

Hau ez da Pausoka ekitaldi famatu honen finalera heltzen den lehenengo aldia eta oraingoan ere Palais des Festivals-en Areto Nagusian haien formatua aurkeztu beharko diote publiko profesionalari, mundu osoko broadcaster, banatzaile eta erosleez osatua dagoena.

Bestalde, Uniko enpresa MIPTV Digital Short Form Series Pitch-en parte hartzeko hautatua izan da, haien "Action!" animaziozko seriearekin.

Aurten, enpresa honek hainbat  sari irabazi ditu, Goya edizio honetan bi sari lortu zituen, "Psiconautas, los niños olvidados" animaziozko filmagatik eta "Decorado" animaziozko laburmetraiagatik.

Euskal Herria - Eskozia. Canneseko merkatuak aukera paregabea dira erlazioak finkatzeko eta etorkizuneko kolaborazioak eraikitzeko. Aurten esaterako, EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content Klusterraren enpresek eta ordezkariek Eskoziara bidaiatu dute, urriko MIPCOMen MG ALBArekin sortu zen kontaktuari esker. Nazioartekotzeko misio honetan 4 lau egun eman dituzte Glasgow eta Edinburgo artean klusterreko 10 enpresek, non aukera izan dute BBC SCOTLANDeko instalazioak eta funtzionamendua ezagutzeko, Creative Scotlanden politika eta lan egiteko era ikusteko edota Erresuma Batuko startup handiena bisitatzeko, Edinburgon dagoen Codebase "incubator".

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.