Euskal ikus-entzunezko sektoreko hainbat enpresa MIPTV azokan
2019/04/05
Euskara. Kultura. Mundura.
MIPTV azoka apirilaren 8tik 11ra bitartean egingo da aurten Cannesen eta, beste behin, zenbait euskal enpresa bertaratuko dira Frantziako hirira. Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi eta Eiken-ek (Basque Audiovisual and Digital Content Cluster), elkarlanean sortutako Basque Audiovisual izenarekin, gune propioa izango dute beste behin.

MIPTV munduko telebista eta media merkatu garrantzitsuenetakoa da eta entretenimendu digitaleko sektorearen nazioarteko eragile garrantzitsuenen topagunea. Hori dela eta, merkatu hau aukera bikaina izaten da erosleekin kontaktuak egin eta sektorearen nazioartekotzea sustatzeko.
Aurten A film to kill for, Bilbao Seriesland Festival, Expressive Media Project, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta New Media izango dira Basque Audiovisual gunean egongo diren enpresak, baita EITB ere. Hauen animazio produktu, dokumental, film, formatu eta multimedia produktuak merkatuan banatuko den Basque Audiovisual katalogoan jasoko dira. Halaber, Eiken-eko eta Zineuskadiko ordezkariak ere joango dira Cannes-era nazioarteko kontaktuen sarea indartu eta euskal enpresentzat negozio aukerak sortzeko helburuarekin.
Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu, ezagutzera eman eta nazioartekotzeko aukera eskaintzeaz gain, beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalen balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du. Hori dela eta, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi eta Eiken-ek helburu bezala jarri dute gure lurraldearen sustapena, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz eta Eikenetorkizunera begira egin daitezkeen filmaketetarako lotura moduan aurkeztuz.