Euskal jazza Bordeleko Rocher de Palmer aretoan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-11-07

Azaroaren 4an, ostirala, 19:30etan, Akitaniako Le Rocher de Palmer aretoan Euskal Jazzaz gozatzeko parada izango da, Iñaki Salvador Trio taldearen kontzertuarekin.

Bordele kanpokaldean dagoen kulturgune honetan Aquitaine.eus programaren baitan antolaturiko emanaldi honekin batera, Jazzaldiaren 50 urteei buruzko erakusketa ere inauguratuko da arratsalde horretan; Donostiako Nazioarteko Jazz jaialdiaren 50 urteko ibilbideari buruzko afixak egongo dira ikusgai bertan azaroaren 25era arte.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu