Euskal Jazza protagonista Bordelen, Aquitaine.eus egitasmoarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-11-07

Aquitaine.eus egitasmoaren udazkeneko programa arrakasta handiz abiarazi zen pasa den azaroaren 4an, Bordeleko Le Rocher de Palmer kultur gune ospetsuan. Hasteko, Jazzaldia 50 Ans!  Donostiako Jazzaldiaren lehen 50 urteei eskainitako erakusketa zabaldu zuten ekitaldi jendetsuan.  Jaialdiaren ibil bide osokoafixak daude ikusgai erakusketan, azaroaren 25era arte zabalik izango den erakusketa honek, eta zabaltzen ekitaldian Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak berak eman zituen bertan lan grafikoei zein  edizio ezberdinen edukiei buruzko azalpenak. Bertan ziren, halaber, Aquitaine.eus osatzen duten erakundeen ordezkariak ere. 

(...)

Segidan, eta bertako auditorioan, Iñaki Salvador Trioeuskal hirukoteak kontzertua eskaini zuen. Aretoaren kanpoko aldea ikusi besterik ez zegoen deialdiaren arrakastaz jabetzeko, ikusle asko sarrerarik gabe gelditu baitzen…

Aquitaine.eus Eusko Jaurlaritzak eta Région Nouvelle Aquitaine-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundea-k  aurten abiarazi duten egitasmoa da; Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako jaialdi eta ekitaldietan erakustea eta Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzea du helburu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.