Euskal komikigintza Bruselako Fète de la BD jaialdian izango da
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin elkarlanean, euskal komikigintzak Bruselako Fête de la BD / Strip Feest Nazioarteko Komiki Jaialdian parte hartuko du, bigarren aldiz, irailaren 2tik 4ra bitartean. EUNIC kultura institutu nazionalen europar sarekideekin lankidetzan antolatutako ekintza da; Etxepare Institutua 2015eko urtarrilean bilakatu zen sare horren partaide.
Bruselakoa nazioarteko mota horretako topaketa esanguratsuenetako bat da, Frantziako Angoulême hiriko jaialdiarekin batera. Eta aurten Euskadiri eskainitako gune berezi bat izango du, Bruselako Parkeko (Place des Palais) Nazioarteko Pabiloian, gainontzeko herrialde eta kontinenteetatik etorritako proposamenekin batera. Bertan izango da euskal komikigintzari eskainitako berariazko gunea, eta han izango dira gainera Gregorio MuroetaAdur Larreaeuskal sortzaileak, modu aktiboan esku hartuko dutenak, eta euren lanak.
Jaialdian bilduko den ikuslego ugariak zein profesionalek eta argitaldariek euskal komikigintzaren produkzioaren ahalmen sortzailearen berri izateko parada izango dute; euskal artistek igandean, irailak 4, eskainiko duten tailerrean parte hartzeko aukera ere izango dute. Bestalde, komikigileek nazioarteko egileekin eta argitaletxeekin bilduko dira.