Euskal konpainiak MIPCOM ikus-entzunezko puntako azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
Aurten ere ikus-entzunezkoen ekoizpenaren alorreko hainbat euskal enpresa MIPCOM puntako azokan lanean ari dira, Cannes hirian, Etxepare Euskal Institutuaren eta EIKEN clusterraren Basque Audiovisual programaren eskutik. Cannes zorigaitzak jota egon da asteburuan zehar, izan ere, hiriak azken 25 urteetako uholderik latzenak jasan ditu. Horrek azokaren bideragarritasuna kolokan jarri badu ere, euskal enpresak nazioarteko merkatuetara irits daitezen ezinbestekoa den topagune honek ateak zabaldu ditu urriaren 5-8 bitartean.
8 dira, hain zuzen, aurtengo euskal partaidetza osatzen duten enpresak: Basque Stream, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Projects, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory. Gainera, euskal ikus-entzunezkoak berri on batekin hasi zuen Canneseko egonaldia, izan ere, JOK Films MIPjunior-eko Nazioarteko pitchean 5 finalisten artean aukeratua izan zen Mike’s Mysteries proiektuarekin . MIPjunior-en, haurrei zuzendutako Telebista programa arloko puntako profesionalak biltzen dira, eta hautatuek euren proiektuak aurkezteko aukera dute.
Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen duen marka da, eta stand propio bat du MIPcom azokan, urtero bezala euskal enpresen erakusleiho izango dena.