Euskal konpainien arrakasta FiraTàrregan
Euskara. Kultura. Mundura.
FiraTàrrega azokak 2015ko edizioa itxi zuen igandean; irailaren 10-13 bitartean kaleko ikuskizunen topaleku bilakatu da azoka, eta konpainien nazioartekotzea ahalbidetu du.
Tárregan aritu diren euskal konpainiek arrakasta itzela lortu dute. Ertza konpainiak Plaça Mayor lepo bete zuen bere ikuskizunarekin. Leire Mesa J. Trepat faktorian aritu zen eta jendeak nahikoa lan izan zuen bertaratzeko sarrerak eskuratzen. Publikoaren erantzuna bikaina izan da.
Aurten ere Eusko Jaurlaritzaren Euskal Teatroa programa barnean euskal konpainiei babesa eta ikuspena emateko stand-a antolatu da azokan, Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzarekin, euskal arte eszenikoaren erakusleiho dena.