Euskal konpainien erakusleihoa Internazionale Tanzmesse azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-08-19

Abuztuaren 27tik 30ra Internazionale Tanzmesse dantza azokaren 10. edizioa  burutuko da Dusseldorfen (Alemania) . Bertan, zuzenean arituko diren 60 konpainiaz gain, 160 postu edo stand izango dira ikusgai. Horien artean Etxepare Euskal Institutuak eta ADDEk (Euskal herriko Dantza Profesionalen Elkartea) elkarlanean osatutakoa izango da, euskal dantza konpainien presentzia bermatzeko sortua.

Tanzmesse bi urtean behin antolatzen den azoka-jaialdia da, dantza garaikidearen arloko profesionalen arteko komunikazioa bideratu eta euren arteko elkarlana sustatzeko plataforma lana burutzen duena. Konpainiek eta dantzariek oholtza gainean aurkezten dituzte ikuskizunak, eta koreografo, artista eta gainontzeko profesionalek stand ezberdinez osatutako azoka dute topaleku. Gainera, orotariko bilera eta topaketak ere antolatzen dira jaialdiaren baitan.

Euskal konpainiek ere izango dute euren lana ikustarazteko txokoa LG9 standean.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu