Euskal kultur industria esportatzen Argentinan!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-16

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak Argentinan darrai aste honetan, lanean. Azken egunotan garrantzizko erakunde eta kultur eragile ezberdinekin biltzeko aukera izan du, betiere euskal kulturaren kanpoko zabalkundea areagotzeko akordioak lortzea xede.  Gainera, maiatzaren 15etik 18ra bitartean euskal kultur industrien ordezkari lanetan ere ari da, kontaktu eta harreman berriak eginez, MICSUR, Mercado de Industiras Culturales del Sur azoka ezagunean, Mar de Plata hirian.

Maiatzaren 13an Hernán Lombardi Buenos Aires Hiriko Kultura Ministroarekin bildu zenGoenaga, eta harekin batera zehaztasunez aztertu zein izan daitezkeen erakustoki berriak euskal ikusizko arteetan ari diren egileentzat; halaber, diziplina guztietako gure sortzaileen presentzia Argentinako jaialdi esanguratsuenetan bermatzeko bideak ere aztertu zituzten.

Egun bat beranduago Rodolfo Hamawi, Nazioko Kultur Industrien Zuzendariarekin batzartu zen; honek ere Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean euskal kulturarentzat bide berriak urratzeko gogo bizia azaldu zuen. Horietako bat laster abian jartzeko moduan egon liteke, gainera.

Bestalde, Aizpea Goenaga MICSUR azokan egoteak euskal kulturarekiko interesa piztu du hainbat komunikabideetan; irudian, Institutuko zuzendaria TV Pública Visión 7 kateak atzo egin zion elkarrizketan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu