Euskal kultura aztertuz...munduko txoko guztietatik!
Euskara. Kultura. Mundura.
Aurten bigarrenez, ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan dago Etxepare Euskal Institutua eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoari esker. Honi esker Euskal sortzailee ezberdinek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurletzetako ikasleei. Gogoratu bideo guztiak ikus ditzakezula Etxepareko zein Mintzaneteko youtubeko kanaletan.
Zikloa Pío Perez Aldasoro irakasleak ireki zuen, Moskuko ikasleekin batera euskal kultura aztertu zuena apirilaren 24ean, bertan dagoen Ainhoa Ayerbe irakurlearen laguntzaz. Bartzelonako Universitat Autónomako ikasleek eta Ur Apalategi idazleak, aldiz, ´Relatos sobre los conflictos vascos´ gaia aztertu zuten Aritz Galarraga irakurlearekin batera. Biharkoan, Harkaitz Cano idazlearen txanda izango da Poznaneko (Polonia) ikasleekin arituko dena Maialen Sobrino irakurlearekin batera “Zer liburu ipuin?” gaiaren inguruan.
Bigarren edizioa du ‘Euskal Sortzaileak sarean’ proiektuak, eta aurrekoan ere sortzaile ezagunek hartu zuten parte betan: Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia, Karmele Jaio, Iván Igartua , Iñaki Martinez de Luna, Miren Amuriza eta Unai Elorriaga.