Euskal kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria hautatzeko deialdia zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko prozedura abian jarri du. Institutuaren zuzendaritzapean lan eginez, bere xedea euskal kultura sustatzea eta hedatzea izango da. Arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, literatura, arkitektura eta diseinua.

Bere eginkizunak honako hauek izango dira:
• Euskadiko arte sorkuntza hedatzea, nazioarteko eszenan programa dadin sustatuz.
• Artistak eta lanak ibil daitezen laguntzea.
• Sorkuntza garaikidea eta ondare historikoa ezagut dadin sustatzea.
• Nazioarteko kultura erakustaldiak antolatzea.
• Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatzea.
• Kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea, nazioarteko eszenan Euskadiko sorkuntza ezagutarazteko.
• Euskarazko literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatzea, pentsamenduzko eta zientzia ikerketazko obrak kanpoan proiektatuz, bai eta Euskadiko pentsamendu eta kultura aldizkarien bidez ere.
Eskakizunak:
• Goi mailako unibertsitate titulua.
• Euskararen 3. hizkuntza eskakizuneko titulu ofiziala edo baliokidea, 297/2010 Dekretuan eta 47/2012 Dekretuan zehaztutakoari jarraituz.
• Ingelesez jakitea, C1 mailan. Kontuan hartuko da frantsesez jakitea.
• Antzeko eginkizunetan eta nazioarteko proiektuetan esperientzia izatea.
• Aintzat hartuko da Etxepare Euskal Institutua eta euskal kultura ezagutzea
Berehala lanean hastea eta lanpostuaren mailari eta ezaugarriei dagozkien diru irabaziak eskaintzen dira. Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 13an amaituko da.
Hautaketa prozesua Campo&Ochandiano enpresaren bidez burutuko da. Izena ematea haien bidez egin behar da.
Argibide gehiago hemen.