Euskal leihoa Kolonbian: Erreka Mari

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 06
    Eka 2025
    07
    Eka 2025
    Bogota

Euskal leihoaren bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.

Euskal Leihoa Egoitz Sanchezek irekiko du, ekainaren 6an, ´Erreka Mari´ (‘Cola de Pez’) antzezlanarekin.

90. hamarkadako Euskadin girotutako ikuskizuna Egoitz Sánchezen bizitza berrikusten duten memoria, erreferentzia eta oroitzapenen nahasketa da. Estereotipo mediatikoak, bullying-a eta haurtzaroaren ematen den hipersexualizazioa berrikusten dituen ikuskizuna da.

Ekainaren 6 eta 7an, taularatuko du bere lana Doña Perfectita konpainiarekin ondu eta Javier Larak zuzenduko duena.  Teatro Mayor antzokian egingo da, eta ekainaren 6ko ikuskizuna euskaraz egingo da, gaztelerazko goitituluekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu