´Euskal Leihoa´ Tolousen: Ama Lur, Jai alai blues, eta Kimuak proiektuko film laburrak

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-03

Aurten lehen aldiz, Tolouseko Cinespaña zinema jaialdiak ‘Euskal Leihoa’ eskainiko du euskal zinemagintza zikloa eskainita Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.  Jaialdiaren 21. edizioa izango da hau, eta irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean burutzen ari da Tolousen (Frantzia) eta inguruko eskualdeetan.

Bi euskal film luze eskainiko dituzte Fenêtre Basquen, Ama Lur eta Jai alai blues, eta baita Kimuak programako laburmetraiak ere. Ama Lur lana 1968an estreinatu zuten Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxeak Frankismo garaian zentsurari aurre eginaz, eta garaiko euskal gizartearen izaera islatzen duen balio etnografiko handiko lana da.  Jai alai blues filmak, aldiz, euskal pilotak atzerrian izan duen ibilbide eta garrantzia erakusten dituen lan dokumentala da.

Informazio zehatza eta programa osoa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu