Euskal linguistika landuko du Chicagoko Koldo Mitxelena Katedrak
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen euskal ikasketen katedren sareko parte da Koldo Mitxelena Katedra. Chicagoko unibertsitatean gauzatzen da urtero, eta aurtengo programa dagoeneko abian da. Ricardo Etxepare da aurtengo irakasle gonbidatua.
Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen euskal ikasketen katedren sareko parte da Koldo Mitxelena Katedra. Chicagoko unibertsitatean gauzatzen da urtero, eta aurtengo programa dagoeneko abian da. Ricardo Etxepare da aurtengo irakasle gonbidatua.
Maiatzaren 9an euskal linguistikaren inguruko egun osoko mintegia antolatu dute (“Workshop on Basque Linguistics”). Bertan izango dira Itxaso Rodrguez-Ordoñez (Southern Illinois University Carbondale), José Ignacio Hualde (University of Illinois at Urbana Champaign) eta Ricardo Etxepare (CNRS, IKER UMR 5478).
Irakasle gonbidatu modura, beste hainbat saio ere izan ditu Etxeparek. Maiatzaren 2an hizkuntzen aldaeren inguruko mintegia eskaini zuen, eta 7an, aldiz, morfologia eta sintaxiaren ingurukoa. Esku-hartzeetan bere azken lanen emaitzen inguruan hitz egin du adituak, euskararen historiari eta gramatikaren bilakaerari lotutakoak. Horrez gain, unibertsitateko hainbat ikasle eta doktoregairekin ere hitzorduak itxi ditu euren lanen inguruan hitz egiteko.
Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea du xede 2012 urtetik martxan den katedrak honek. Chicagoko unibertsitateko Division of Humanities delakoan txertatua dago, eta ikasturtero entzute handiko euskal irakasleren bat joaten da bertara University of Chicago-n euskal ikasketa humanistikoekin zerikusia duten eskola, mintegi edota hitzaldiak ematera.