Euskal literatura eta ahozkotasuna Madrilen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-04

Etxepare Euskal Institutuak euskal literaturarekin lotutako ekintza ezberdinak antolatu ditu Madrilen ekainaren 4tik 10era bitartean. Bi mahai inguru burutuko dira, euskal literaturaren itzupengintzari buruzkoa bata, eta ahozko euskal literaturaren gainekoa bestea. "Bertsolari" filma ere ikusgai izango da, bi bider.

Gainera, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik antolatu den Madrilgo Liburu Azokako 129 postuan ere, euskal literaturaren adierazpen garrantzitsuenak eta azken argitalpenak aurkitu daitezke.

Lehen hitzordua gaur, ekainaren 4an, izango da, 18:30etan, Madrilgo Feria del Libro azokan esdelibro.es ekintza aretoan (Retiro Parkean), Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Editoreen Elkartearekin egindako elkarlanari esker. Bertan “Escribir en euskera, publicar en castellano” mahai ingurua eskainiko dute, estatuko literatura merkatuak eta argitaletxe espainiarrek euskal literatura jorratzeko eta itzultzeko moduetaz ariko dira. Gainera, irakurleek eskuragarri dituzten azken itzulpenen berri emango dute, euskal ekoizpen literarioarekin bat egiteko aukera izan dezaten. Topaketan, euren lan gehienak gaztelerara itzuliak dituzten parte hartzaileak egongo dira: Josu Zabaleta, 2013ko Itzulpenguntzako Sari Nazionala; Karlos Cid, itzultzailea eta Universidad Complutenseko irakaslea; eta Karmele Jaio eta Rikardo Arregi idazleak, nobelagilea bata eta poesiagilea bestea.

Etxepare Euskal Institutuak euskal literaturarekin lotutako ekintza ezberdinak antolatu ditu Madrilen ekainaren 4tik 10era bitartean. Bi mahai inguru burutuko dira, euskal literaturaren itzupengintzari buruzkoa bata, eta ahozko euskal literaturaren gainekoa bestea. "Bertsolari" filma ere ikusgai izango da, bi bider.

Gainera, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik antolatu den Madrilgo Liburu Azokako 129 postuan ere, euskal literaturaren adierazpen garrantzitsuenak eta azken argitalpenak aurkitu daitezke.

Lehen hitzordua  ekainaren 4an izango da, 18:30etan, Madrilgo Feria del Libro azokan esdelibro.es ekintza aretoan (Retiro Parkean), Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Editoreen Elkartearekin egindako elkarlanari esker. Bertan “Escribir en euskera, publicar en castellano” mahai ingurua eskainiko dute, estatuko literatura merkatuak eta argitaletxe espainiarrek euskal literatura jorratzeko eta itzultzeko moduetaz ariko dira. Gainera, irakurleek eskuragarri dituzten azken itzulpenen berri emango dute, euskal ekoizpen literarioarekin bat egiteko aukera izan dezaten.

Topaketan, euren lan gehienak gaztelerara itzuliak dituzten parte hartzaileak egongo dira: Josu Zabaleta, 2013ko Itzulpenguntzako Sari Nazionala; Karlos Cid, itzultzailea eta Universidad Complutenseko irakaslea; eta Karmele Jaio eta Rikardo Arregi idazleak, nobelagilea bata eta poesiagilea bestea. Arantzazu Fernandez  ariko da moderatzaile lanetan. Besteak beste, autoitzulpengintza, argitaratzeko orduko politikak, itzulpengintzarako diru-laguntzak, itzulpen lanak sortzen duen plazera edota itzultzaileen eta idazleen arteko harremanak bezalako gaiak jorratuko dituzte.

Bost egun beranduago, ekainaren 9an, 18:30ean eta Matadero Madrid-eko Casa del Lector gunean, Xabier Paya bertsolari, itzultzaile, irakasle eta euskal kulturaren ikerlariak, “Antologia Oral Vasca –Euskal ahozko literaturaren Antologia- Anthology of Basque oral literature”  bere liburua aurkeztuko du, "Literatura oral en el País Vasco" izenburuko mahai-inguruaren tesutuinguruan. Analisi prozesu luze baten ondoren hautatuak izan diren eta genero ezberdinetako euskal kulturako ahozko literatura adierazpenak biltzen ditu liburuak, Etxepare Euskal Institutuaren "Antologiak" Sailean horu hizkuntzetan argitaratu duena. Asier Altuna zine zuzendariak ere adierazpen horietako baten inguruan ikuspegia eskainiko du, egun Euskal Herrian garrantzi eta hedapen handienak dituena: bertsolaritza. Horretarako “Bertsolari” bere dokumentalaren sormen prozesuan oinarrituko da. Institutuko Euskara Sustatu eta hedatzeko zuzendari den Mari Jose Olaziregik alboan izango dute Payak eta Altunak, aurkezle eta moderatzaile gisa.

Amaitzeko, “Bertsolari” (Asier Altuna, 2011) dokumentala bere ere ikusi ahal izango da, Matadero Madrid-eko Cinetecan, ekainaren 9an (20:00)  eta 10ean (21:30). Zuzendaria emanaldietan izango da, eta ikuslegoarekin solasteko parada eskainiko du.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.