Euskal literatura hainbat hizkuntzatara itzuli da 2019an
Euskara. Kultura. Mundura.
2019an Etxepare Euskal Institutuak diruz lagundutako euskal liburuen itzulpen gehienak argitaratu dira honezkero. Orotara 14 euskal obraren itzulpenak bideratzeko eman du diru-laguntza Institutuak, 33.346 €-ko zuzkidurarekin.
2019an Etxepare Euskal Institutuak diruz lagundutako euskal liburuen itzulpen gehienak argitaratu dira honezkero. Orotara 14 euskal obraren itzulpenak bideratzeko eman du diru-laguntza Institutuak, 33.346 €-ko zuzkidurarekin.
Saiakera, haur literatura, eleberria eta ipuin-liburua aurki daitezke 2019an dirulaguntza jaso duten eta atzerriko hizkuntzetara itzuli diren euskal lanen artean. Eskatzaileen artean badira Erein edota Txalaparta bezalako euskal argitaletxeak, baina baita serbiarrak edota hungariarrak direnak ere.
Diruz lagundutako 14 lan horietatik, zortzi argitaratu dira dagoeneko: Iñaki Sotoren ETAren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa, gaztelaniara; Samara Velteren Nik sinesten dizut, gaztelaniara; Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa, gaztelaniara; Alaine Agirreren Kamisoi zuri zetazkoa, gaztelaniara; Arrate Egañaren Klarisa eta K taldea. Arimen parkearen misterioa, gaztelaniara; Katixa Agirreren Amek ez dute, gaztelaniara; Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak, ingelesera; eta Mari Luz Estebanen Feminismoa eta politikaren eraldaketak, katalanera.
Etxepare Euskal Institutuaren lan ildo nagusienetakoa euskal itzulpengintza sustatzea izan da bere hastapenetatik. Urtero, euskal autoreen lanak atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen dirulaguntzak eskaintzen ditu, baita itzulpengintza bultzatzen duten beste hainbat jarduera kudeatu ere; hala nola, Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza saria.