Euskal literatura Mexikon: Iban Zaldua Guadalajarako FIL azokan eta Mexiko DF-n izango da egunotan
Euskara. Kultura. Mundura.
Iban Zaldua euskal idazlea Mexikon izango da azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean Etxepare Institutuaren babesaz Latinoamerikako azoka eta literatura jaialdi garrantzitsuenean parte hartzen: FIL, Feria Internacional del Libro de Guadalajara. Gainera, urtero bezala, Euskadiko Editoreen Elkarteko standean ariko da Institutua behin berriro.
Igandean, hilaren 27an, Biodiscografias lana aurkeztuko du Zalduak “Los lectores presentan” azokak antolatzen duen ekimen sortaren barruan. Baina beste hainbat ekimenetan ere hartuko du parte Etxepare Institutuak antolatutako bidaian: esaterako, Galas del Placer de la Lectura solasaldian izango da Zaldua, Manuel Rivas, Patricio Pron, Alejandro Zambrarekin batera, Benito Taibok aurkeztuta. Azkenik, Ecos de la Filsail ezagunean ere hartuko du parte euskal idazleak,
Abenduaren 1ean Mexiko DFko bidea hartuko du Zalduak, Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunekin bat egin eta UNAM Universidad Autónoma Nacional de México unibertsitateko ikasleekin antolatutako solasaldi-topaketan pate hartzera. Azkenik, arratsalde horretan bertan, La Melodía de las Palabras de la Músicahitzaldia eskainiko du.
AZAROAK 27
20:00 - 20:50
Los Lectores Presentan (Liburuen aurkezpena): Biodiscografías
Salón Juan José Arreola, planta alta, Expo Guadalajara.
AZAROAK 28
19:00 - 20:50
Galas del Placer de la Lectura
Parte hartzaileak: Manuel Rivas , Iban Zaldua , Patricio Pron , Alejandro Zambra
Aurkezlea: Benito Taibo
Salón 4, planta baja, Expo Guadalajara
AZAROAK 29
17:00
Ecos de la FIL Escuela Vocacional de Guadalajara
ABENDUAK 1
15:30 - 17:00
UNAM- Encuentro con los alumnos
Auditorio/Aula 203
19:30
Hitzaldia: LA MELODÍA DE LAS PALABRAS DE LA MÚSICA: IBAN ZALDUA.
Armando Olvido idazleak Iban Zaldua aurkeztuko du.
Foro Expresarte, Librería Mauricio Achar (Miguel Ángel de Quevedo #121, Coyoacán).