Euskal literatura munduratuz!
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura zabaldu eta hedatzeko egiten duen lanaren laguntzaz, zenbait euskal autoreren liburuak beste hizkuntza batzuetara itzuliak izan dira azken hilabeteotan. Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian, Iban Zalduaren Azken garaipena eta Patxo Telleriaren Pankreas antzezlana atzerriko herrialdeetan ere gozatzeko aukera izango dute argitalpen hauei esker.
Atxagaren Zazpi etxe Frantzian – Shtëpia e Tetë - Albanierara itzuli dute IDK argitaletxearen eskutik. Umorearen eta metaforaren bidez munduko arlorik ilunenen inguruan hitz egiten duen eleberria da.
Iban Zalduaren Azken garaipena – A vitoria final- liburu kominia, aldiz, gailegora itzuli dute Urco argitaletxetik. Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen eleberri grafikoak 2012an eta 2052ko Germanian kokatzen gaituzte Iban Zaldua gidoilariak eta Julen Ribas marrazkilariak komikiaren bidez.
Patxo Telleriaren Pankreas -Trebusna Slinavka- eslovenierara itzuli dute Maribor hiriko Festival Borštnikovo Srečanje Antzerki Jaialdian eskaini ostean. Antzezlana 2014. urteko martxoan estreinatu zuten eta oraindik ere biraka dabil euskal antzokietan. Idazlearen beraren esanetan “gaur egungo tragikomedia da” “Pankreas”, bertsotan paratua; izan ere, euskaraz bertsotan sekula idatzi den lehen antzezlana da: "teatro vasconum primitiae".