Euskal literaturgintza, gero eta itzulpen gehiagorekin
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, beste bi libururen itzulpenak argitaratu dira: Ramiro Pinillaren Sólo uno más polonieraz eta Pomes perdudes – Antologia de narrativa Basca Moderna hainbat euskal ipuinen katalanezko itzulpena.
Ramiro Pinillaren Sólo un muerto más (2009 – Tusquets Editores), - Jeszcze tylko jeden nieboszczyk-, polonierara itzuli dute Gorzka Czekolada Argitaletxetik. Pinilla aurtengo urrian zendu zen, aztarna nabarmena utziz literaturgintzan. Garrantzi handia izan zuen gaztelaniazko kontagintza berriztatzeko: Besteak beste, Euskadi Saria birritan irabazi zuen (La tierra convulsa, 2004, eta Aquella edad inolvidable, 2012).
Pomes perdudes – Antologia de narrativa Basca Moderna liburuan, euskal idazle ezberdinek idatzitako ipuinak aurki ditzakegu, guztiak ere aurretik katalanez argitaratu gabekoak. Tigre de Paper argitaletxearen eskutik dator. Liburuan Txomin Peillen, Jon Mirande, Joseba Sarrionandia, Patxi Zubizarreta, Eider Rodriguez, Karmele Jaio, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Uxue Apaolaza, Xabier Montoia, Katixa Agirre eta Iban Zalduaren ipuin bana irakur daiteke. Daniel Escribanok egin du ipuinen aukeraketa eta itzulpena, eta Xabier Mendiguren Elizegirena da hitzaurrea. Bartzelonan burutu zen itzulpenaren aurkezpena, urriaren 2an.