Euskal musika egitaraua egongo da Le Rocher de Palmer aretoan gaur sinatutako akordioari esker

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-31

Etxepare Euskal Institutua, Euskal Kultur Erakundea eta Le Rocher de Palmer aretoaren artean hitzarmena sinatu dute gaur, Bordelen, 2015-2016 denboraldirako Euskal egitarau musikala aurkezteko. Gaur bertan burutu dute hitzarmena aurkezteko prentsaurrekoa, eta euskal musikagintzaren lehen ukitua larunbatean emango du Korrontzi taldeak Le Rocher de Palmer aretoan.

Hitzarmen horren bitartez, Akitania eta Euskal Herriko musiken eta bi lurraldeen  arteko harremana estutu eta euskal kultura eta musikagintza Bordele bezalako erakusleiho garrantzitsuan aurkeztea dira hitzarmen honen helburuak, gaur bertan Etxepare Institutuko Zuzendari Aizpea Goenagak prentsaurrekoan adierazi duen moduan.

Programazioa martxan jarri aurretik, eta euskal musikagintzaren lehen dastatze moduan, Korrontzi taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, azaroaren 1ean, Le Rochele de Palmereko areto multifuntzionalean, arratsaldeko 20:30etan. Sarrera doakoa eta askea izango da, lekuak agortu arte.

Argazkietan: Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria; Pantxoa Etchegoin, EKEko Zuzendaria eta Patrick Duval, Le Rochel de Palmer-eko zuzendaria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu