Euskal musikak Bartzelona hartuko du beste behin EH SONA jaialdiarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-10-26

Euskal Herritik kanpo egiten den euskal musika jaialdi handiena da, eta aurten 20 urte beteko ditu: badator EH SONA!Bartzelonako Euskal Etxeak antoltzen duen musika jaialdiak urteurren borobila ospatuko du aurten abenduaren 2ra arte, musika programazio zabalarekin eta bestelako ekintzak ere uztartuz, euskal musika eta kataluniakoaren artean konplizitatea eraikitzeko asmoz.

Euskal Herritik kanpo egiten den euskal musika jaialdi handiena da, eta aurten 20 urte beteko ditu: badator EH SONA!. Bartzelonako Euskal Etxeak antoltzen duen musika jaialdiak urteurren borobila ospatuko du aurten abenduaren 2ra arte, musika programazio zabalarekin eta bestelako ekintzak ere uztartuz, euskal musika eta kataluniakoaren artean konplizitatea eraikitzeko asmoz.

Aurtengo edizioak 3 programazio lerro ditu. Batetik, ostegunetako kontzertuak, Euskal Herria eta Kataluniaren arteko 1+1 formatukoak. Bestetik, hirian zehar barreiaturiko aretoetako kontzertuak, hala nola, BeGood edota Sidecar. Eta azkenik, kontzertu handiak, Euskal Herrian baina baita Katalunian ere ezagunak diren taldeekin. Bertan izango dira, esaterako, Esne Beltza, Joseba Irazoki, Doctor Deseo, Zea Mays eta Niña Coyote eta Chico Tornado.

EHSonak, urtero, musika beste modu batean ere helarazten du publiko ezberdin batengana, ALTEREHSONA deituriko zikloaren bitartez. Aurtengoan, Nando Cruz kazetariarekin ibilbide bat egingo dute, “bestelako eskenatokietan barna”. Era berean, jaialdian parte hartuko duten taldeengan inspiraturiko pintxoak sortu eta dastatu ahal izango dituzte. Eta azkenik, Centre Civic Pati Llimona-n argazki erakusketa bat izango da Xavier Mercadé eta Jordi Borràs argazkilarien lanekin eta Euskal Etxeko diseinatzaile den Igotz Ziarreta argazkilariak eginiko EHSonaren kartelekin.

Ikusi xehetasun eta data guztiak esteka honetan eta erantsitako dosierrean. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu