Euskal olerki antologia Italieraz, sarean eskuragarri, Danilo Maneraren eskutik
Euskara. Kultura. Mundura.
Il giardino dei sensi risvegliati- Antologia di sei poeti baschi contemporanei izenpean, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Canoren idatziak biltzen dituen italierara itzulitako antologia publikatuko dute. Itzultzaileak Danilo Manera, milango Unibertsitateko irakaslea, eta Roberta Gozzi itzultzaile ezaguna izan dira. Antologia doan deskarga daiteke Unibertsitateak editatutako Tintas aldizkarian, honako estekan.
Lourdes Otaegik prestatutako Etxepare Euskal Institutuaren poesia antologia eta euskal olerkigintzan aztarna utzi duten eta uzten ari diren autore ezberdinen olerkiak oinarri hartuta, italierazko itzulpen finak sortu ditu Manerak. Ez da, ordea, euskaratik itzultzen duen lehen aldia: B. Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (Euskaltzaindia, Bilbo, 1995); X. Kintanarekin batera prestatutako In Forma di Parole (1987); edota X. Kintanaren Euskararen eta euskal literaturaren ibilbidea (Erroma, 2001) ere itzuli ditu, besteak beste.
Publikazio monografiko honen epilogoan, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Promozio eta Difusiorako zuzendari den Mari Jose Olaziregiri eskerra jaso du itzultzaileak, beste hainbaten artean.