Euskal ordezkaritza zabala, ARCOmadrid azokaren 35. urteurrenean
2016/02/25
Euskara. Kultura. Mundura.
Madrilgo Arte garaikidearen ARCO azokak atzo ireki zizkien ateak profesionalei, eta bihartik aurrera eta igandera bitartean, publiko orokorrari irekia egongo da. 35. urteurrenean ere, eta ohi bezala, euskal arte garaikideak puntako ordezkaritza izango du azoka entzutetsu honetan
222 galeria hartuko ditu ARCOk eta horietako bi euskaldunak izango dira: Altxerri eta Carreras Múgica. Donostiako Altxerrik Maquel Mont artista eramango du aurten Madrilera; 1992az geroztik azokan presente egon da Mont. Aurten bigarrenez, artista bakarreko formatuaren hautua egin du galeriak.
Carreras Múgicak, bestalde, erakusketa anitzago baten apustua egin du eta honako artista euskaldunen lanak erakutsiko ditu, Richar Serra bezalako nazioarteko artistenekin batera: Eduardo Chillida, Pello Irazu, Txomin Badiola, Asier Mendizabal, Erlea Maneros Zabala, Jon Mikel Euba, Itziar Ocariz, Juan Pérez Agirregoikoa, Sergio Prego, Rafael Ruiz Balerdi, Xabier Salaberria, Susana Talayero edota Azucena Vieites.
Hori ez da, ordea, euskal parte-hartze bakarra ARCOn: beste galeria batzuen testuinguruan dauden euskal galeristak ere izango dira bertan, hala nola Moisés Pérez de Albéniz, eta baita beste stand batzuetan egongo diren euskal artista aukeraketa zabala, esaterako: Alain Urrutia, Juan Ugalde, Ana Laura Aláez, Iñaki Garmendia, Esther Ferrer, Elena Asins, Juan Luis Moraza, Cristina Iglesias, Darío Urzay, Laida Lertxundi Manu Muniategiandikoetxea, Ange bados, Miren Doiz o Carlos Irijalba.
Horrez gain, ARCOk Madril osotik izango du isla, eta hainbat ekimenen artean, Mikel Eskauriaza artistak sortutako eta komisario lanetan Javier Hontoria duen "Baporak" erakusketa ikusi ahal izango da Ontzi Museoan.