Euskal sorkuntza garaikidea uda honetan Edinburgon

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-07-30

#ScotlandGoesBasque Etxepare Euskal Institutuak Eskozian sustatutako proiektu kulturala da. 2019. urtean zehar euskal sortzaileak bertara eraman eta euskal artea, kultura eta hizkuntza Eskozian erakusteko helburua du, baita Eskozia eta Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzekoa ere. Udara honetan Edinburgoko bi jaialditan izango dira euskal artistak: Edinburgh Festival Fringe eta Edinburgh International Book Festival.

#ScotlandGoesBasque Etxepare Euskal Institutuak Eskozian sustatutako proiektu kulturala da. 2019. urtean zehar euskal sortzaileak bertara eraman eta euskal artea, kultura eta hizkuntza Eskozian erakusteko helburua du, baita Eskozia eta Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzekoa ere. Udara honetan Edinburgoko bi jaialditan izango dira euskal artistak: Edinburgh Festival Fringe eta Edinburgh International Book Festival.

 

Euskal arte eszenikoak Edinburgh Festival Fringe jaialdian. Abuzutak 1-25

Hainbat euskal konpainia eta artistak, munduko arte eszenikoen kaleko jaialdirik handienean euren lanak aurkezteko aukera izango dute.


Abuztuak 1-25

15:30

2Theatre: Interbeing

Antzerki fisikoa, objektuak, zuzeneko musika, akrobaziak, mimoa, dantza, maskarak eta irudiak biltzen dituen ikuskizun honek Ukraina ekialdean egun bizi duten gatazka islatzen du, benetako istorioetan oinarrituz.

Non: Assembly Rooms (Ball Room)


Abuztuak 7-10

Abuztuak 7, 13:45
Abuztuak 8, 18:15
Abuztuak 9, 16:15
Abuztuak 10, 16:15

Tio Teronen Semeak: FreshCool

Musika, dantza eta umorea nahasten ditu kaleko ikuskizun honek, eta bertaratzen den ikuslegoa barrez lehertzen utziko du.

Non: Royal Mile Mercat Stage


Abuztuak 8-11

12:15

Basque Showcase (Euskal dantza erakusketa)

Euskal Herriko dantza garaikidearen eklektizismoa agerian utziko du Dance Base gunean hautatua izan den konpainia multzoak. Hip hopetik dantza garaikide lirikoraino doan eskaintza prestatu dute Edinburgoko dantza garaikidearen nazioarteko zentroan.

Krego-Martín Danza: (Non) Comfort Zone

Akira Yoshida: Home

Proyecto Colectivo HQPC: Habrá que ponerse cachas

Non: Dance Base (Studio 1)

 

Abuztuak 9

Atlantik 1050

Ikuskizun honek eskoziar eta euskal dantza tradizionalak nahasten ditu, dantzari gazte amateurrez osatutako talde heterogeneo baten eskutik. Etxepare Euskal Institutuak, Eskoziako Dance Base zentroak eta Errenteriako Atlantikaldia jaialdiak batera kudeatutako proiektua da, eta Edinburgo eta Errenteria banatzen dituzten 1050 itsas-milien omenez jarri zaio izena.

Non: 

11:30, Parlamentua
14:00, Grassmarket
17:45, East Princess Street Gardens

 

Euskal literatura Edinburgh International Book Festival jaialdian. Abuztuak 10-18

Euskal literaturaren eszenako hainbat izen esanguratsu gonbidatu dituzte Eskoziako hiriburura, eta bertako idazleekin batera bederatzi ekintzatan hartuko dute parte, musika, janaria edota bertsolaritza hizpide.


Abuztuak 10

12:30

Iban Zaldua & James Robertson

Chejov vs. Shakespeare proiektuaren emaitzaren aurkezpena

Non: Garden Theatre

15:30

Harkaitz Cano & Jumoke Verissimo

The bonds that break us – Solasaldia

Non: Writer’s Retreat


Abuztuak 11

12:15

Miren Agur Meabe & Zinzi Clemmons

Living, loving and loss – Solasaldia

Non: Baillie Gifford Corner Theatre

18:00

Harkaitz Cano

Wine and Words. A taste of Basque culture – Solasaldi musikatua ardo dastaketarekin

Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Musikaria: Joseba Etxegoien

Non: The Spiegeltent

21:00

Uxue Alberdi

Unbound: Scotland Goes Bertsolaritza!

Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Musikaria: Eñaut Elorrieta

Non: The Spiegeltent

 

Abuztuak 12

18:00

Uxue Alberdi, Ciara Maclaverty, Rachel Newton

Throwing Voices

A Scots-Basque musical conversation – Euskal-eskoziar Musika solasaldia

Non: The Spiegeltent

 

Abuztuak 17

19:00

Bernardo Atxaga & Margaret Jull Costa

Sin City through Basque eyes – Elkarrizketa

Non: Baillie Gifford Corner Theatre

 

Abuztuak 18

10:00

Eider Rodriguez

Ten at Ten – Irakurketa

Non: Writer’s Retreat

14:00

Eider Rodriguez & Margaret Jull Costa

Translation masterclass – Itzulpen tailerra

Non: Kimpton Charlotte Square Hotel

 

Emanaldiei buruzko informazio osatua esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu