Euskal sorkuntza saritu dute berriro arte eszenikoetako Max Sariek

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-06-19

Bart -ekainak 18- banatu ziren Sevillan Estatuko arte eszeniko onena saritzen duten Max Sariak. XXI. edizio honetan gaueko saritu handietako lau euskal lanak izan ziren: Kulunka Teatro eta Ertza euskal konpainiek antzezlan onena (Solitudes) eta kaleko ikuskizun onenaren (Meeting Point) sariak eskuratu zituzten, eta  Borja Ortiz de Gondra antzerkigile bilbotarra eta Luis Miguel Cobo musikaria ere izan ziren sarituak. 37 lan ziren hautagai orotara sariek bereizten dituzten 19 kategorietan, eta horietatik bederatzi euskal hautagaitzak izan ziren.

Kulunka Teatra konpainiaren Solitudes maskara muntaiak antzezlan onenaren saria eskuratu zuen eta. Testurik ez duen proiektu bereko Luis Miguel Cobo musikariak ere lortu zuen garaikurra, ikuskizunerako sortutako musikagatik. Antzezlan onenaren kategorian zegoen ere nominatua Vaivén Producciones euskal ekoiztetxearen Último tren a Treblinka lana. Azken honek beste nominazio bat ere bazuen: Mireia Gabilondo zuzendari gipuzkoarra zuzendari onenaren kategorian zen hautagai.

Bestalde, Ertza konpainiaren Meeting Point ikuskizunak Kaleko ikuskizun onenaren saria lortu zuen bart. Beste euskal ikuskizun batekin batera zen hautagai hau ere, Kukai Dantzaren Topa-rekin, alegia. Konpainia bereko Iñaki Rekarte, aldiz, aktore protagonista onena izateko hautagaia zan, Soka ikuskizunagatik. Kukai Dantza Konpainia izan zen, hain zuzen, sarien iazko edizioko garaile handia hiru sari eskuratuta.

Azkenik, Borja Ortiz de Gondra antzerkigilea ere saritu zuten Max Sariek, Antzerkigile onenaren kategorian. Los Gondra (una historia vasca) antzezlanagatik lortu zuen garaikurra. Iaz Centro Dramatico Nacionalen egon zen ikusgai obra, Etxepare Euskal Institutuak babestuta.

Gaueko protagonista Daniel Abreu dantzari eta koreografo kanariarra izan zen, La desnudez lanarekin hiru garaikur irabazita (Koreografia onena, Interprete onena eta Dantza ikuskizun onena). Adierazpen askatasunaren aldeko aldarriak izan ziren nagusi SGAEk antolatzen eta banatzen dituen sarien galan. XXI izan da aurtengoa, eta urte horietan guztietan sariak prestigio handia irabazten joan dira, Estatuko arte eszenikoetako aitorpen garrantzitsuenetakoak bilakatuz.

Ikusi irabazle guztiak hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu