Euskal sortzaile eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak: zinema eta literatura (2021)

Euskal sortzaile eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak: zinema eta literatura (2021) Irekita

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko. Deialdi honen helburua da 2021. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaile eta eragileei nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak ematea.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 22/03/2021 - 31/10/2021
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 18.000€
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409

 Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu
}