Euskal sortzaileak Valladolideko TAC azokan izango dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-07-01

Lau sortzaile edo konpainiak parte hartuko dute Valladolid-eko XXI. Nazioarteko Antzerki eta Kale Arteen Jaialdian. Dantzaz, Pez Limbo, Amaia Elizaran eta Eva Guerrero izango dira bertan, uztailaren 7tik 10era, BASQUE. PERFORMING ARTS. markapean eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.

Aurtengo Antzerki eta Kale Arteen Jaialdian euskal sortzaileek aurkeztuko dituzten ikuskizunen artean daude Dantzaz konpainiaren ‘Basoa’ lana, uztailaren 7 eta 8an; Pez Lumboren ‘Pulgas’, hilaren 8, 9 eta 10ean; Amaia Elizaranen ‘Out’, uztailaren 8an ere bai; eta Eva Guerreroren ‘Gorpuztu’, hilaren 9 eta 10ean izango dena ikusgai.

Sona handia duen jaialdi honetan parte hartzeak lan harremanetarako aukera berriak eskaintzen dizkiete euskal sortzaileei, baita bide berriak zabaltzekoa ere. Azken urteotan era guztietako 40 ikuskizun baino gehiago (antzerkia, dantza, zirkua, musikalak, instalakuntzak, ikuskizun ibiltariak…) eraman dituzte Valladolidera euskal konpainiek.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu