Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzen bigarren epea, zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-06-30

Dantza, antzerkia, musika eta arte plastiko zein ikusizkoen alorreko euskal profesionalen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntza deialdien bigarren epea uztailaren 1ean ireki da. Bigarren epe honetan, 2022ko bigarren sei hilekoan zehar egingo diren jarduerak aurkeztu daitezke.

Dirulaguntza deialdi hauek bi epe dituzte: 

Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea apirilaren 8an hasi eta maiatzaren 31n amaituko zen.

Eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra egiteko diren jarduerentzat, eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1ean hasi eta urriaren 31an amaituko da.

 Deialdien inguruko xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu