Euskal sukaldaritza, pil-pilean nazioartean

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-02-16

Martxoa hilabete oparoa izango da euskal sukaldaritzarentzat. Batetik, Washington DCk Iberian Suite: global arts remix festival jaialdia jazoko du martxoaren 2tik 24ra, eta bertan, Hasier Etxeberria euskaldunak bi film aurkeztuko ditu, Culinary & Film sailaren barruan, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Iberian Suite arte diziplina ezberdinak uztartzen dituen nazioarteko jaialdia da: antzerkia, dantza, musika, ikusizko arteak, literatura, diseinua, sukaldaritza eta zinea, denek bat egiten dute Washingtongo The Kennedy Center-en. Hasier Etxeberriak - kazetari, dokumental egile eta gastronomia arloko hainbat libururen idazle denak-, 2 dokumental gidatuko ditu jaialdian, euskal sukaldaritza eta sukaldarien ingurukoak. Emanaldi bakoitzaren ostean solasaldian parte hartzeko aukera egongo da.

Martxoaren 7an, EiTBk eta Basque Culinary Center-ek ekoiztutako Euskadi: Cocina en la Cumbre filma ikusi ahal izango da jaialdian. Subijana, Arzak, Eneko Atxa, Argiñano, Arbelaitz, Berasategi...euskal sukaldari esanguratsuenak  euskal sukaldaritzaz darabiltza  Francisco Javier Gutiérrez eta Jon Arreguik zuzendutako lanean.

Martxoaren 8an, aldiz, Hasier Etxeberria beraren Juan Mari Arzak: Etxe bat da Mundua lana egongo da ikusgai. Sukaldariaren ikuspegian barneratzen den lana da, euskal sukaldari esanguratsuenetakoa gertutik ezagutuko aukera ematen duena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu