Bogotako Zinemateka: Euskal zine berria
Euskara. Kultura. Mundura.
-
21Ots 202326Ots 2023Bogota
Bogotako Zinematekak Etxepare Euskal Institutuarekin batera proposatutako ´Euskal Zinema Berria´ zikloak azken hamarkadan euskaraz ekoitzitako filmak ezagutzera gonbidatzen gaitu, ekuazio sinple batean oinarrituta: ikuspegi, estilo eta gaien aniztasuna. Ziklo honetan, azken urteotako produkzio euskaldun esanguratsuetako batzuk aurkeztuko dira, filmotekako zinema aretoetan.
Ez dago egile nagusi bat ekoizpena bere osotasunean behatzeko, zinematografia kaleidoskopiko bat marrazten duten ikuspuntu ugari baizik. Aurkezten diren film gehienak argitaragabeak dira, eta horiek ezagutzea merezi du. Animazioa, dokumentala, komedia eta drama sozialak sei etapatan ilustratzen dira.
´Erlauntza´, (Mireia Gabilondo, 2021).
- Otsailaren 21ean 19:00etan, Bogotako Filmotekako Sala Capital aretoan. Sarrera librea.
- Otsailaren 24ean 14:00etan, Bogotako Filmotekako 3. aretoan.
´Amama´, (Asier Altuna, 2015)
- Otsailaren 22an 17:00etan, Bogotako Filmotekako 3. aretoan.
- Otsailaren 24ean 17:30ean, Bogotako Filmotekako Sala Capital aretoan.
´Black is Beltza´, (Fermin Muguruza,2018)
- Otsailaren 22an 19:30ean, Bogotako Filmotekako 2. aretoan.
- Otsailaren 25ean 20:00etan, Bogotako Filmotekako Sala Capital aretoan.
´Oreina´, (Koldo Almandoz, 2018)
- Otsailaren 23an 15:00etan, Bogotako Filmotekako 2. aretoan.
- Otsailaren 26an 19:30ean, Bogotako Filmotekako 2. aretoan.
´Handia´, (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017)
- Otsailaren 23an 15:00etan, Bogotako Filmotekako Sala Capital aretoan.
- Otsailaren 25ean 18:30ean, Bogotako Filmotekako 3. aretoan.
´Dantza´, (Telmo Esnal, 2018)
- Otsailaren 23an 17:00etan, Bogotako Filmotekako Sala Capital aretoan.
- Otsailaren 26an 15:30ean, Bogotako Filmotekako 2. aretoan.