Euskal zine zikloa Frankfurteko Film Museumean

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-07-04

Etxepare Euskal Institutua eta Alemaniako Zinema Institutuaren elkarlanari esker, euskal zine zikloa programatu da Frankfurteko Film Museum erakunde ezagunean. Orotara 8 euskal film ikusi ahal izango dira uztailan zehar, 5 zinema saiotan.

Etxepare Euskal Institutua eta Alemaniako Zinema Institutuaren elkarlanari esker, euskal zine zikloa programatu da Frankfurteko Film Museum erakunde ezagunean. Orotara 8 euskal film ikusi ahal izango dira uztailan zehar, 5 zinema saiotan.

Astean euskal pelikula bat proiektatuko dute eta lau saio bikoitz izango dira: Ama Lur (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1968) eta Operación H (Nestor Basterretxea, 1963);  27 horas (Montxo Armendariz, 1986) eta Beti bezperako koplak (Agenda Kopla Taldea, 2016); Vacas (Julio Medem, 1992); Emak Bakia Baita (Oscar Alegria, 2012) eta Emak Bakia (Man Ray, 1926); eta Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) eta Gure hormek (Las chicas del Pasaik, 2016). Gainera, Iratxe Fresneda ikerlari eta zinemagilea gonbidatua izan dela Ama Lur filmaren testuingurua azaldu eta egungo euskal zinemari buruzko galderak erantzuteko. Frankfurteko Goethe unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurle den Lourdes Izagirre, Film Museumeko Petra Palmerrekin batera arduratu da programa koordinatzeaz. 

Alemaniako Zinema Institutuak kudeatzen duen Frankfurteko Film Museuma entzute handiko erakundea da hirian. Eguneroko emanaldiez gain, hilabeteko programak antolatzen dituzte zinemagile, aktore, lurralde... ezberdinen inguruan eta uztaileko programazioan euskal filmen zikloa barneratu dute, ikusle mota ezberdinei zuzenduta eta euskal zinemagintza hirian ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu