Euskal zinea hizpide New Yorken

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-12-04

Gerra Zibila baino lehen ekoiztutako lehen filmetatik hasi eta gaur egungo zinema garaikidera arte, New York City University-ko Bernardo Atxaga katedrak euskal zinearen 90 urteko ibilbideari begiratuko dio aurtengo programa akademikoan, abenduaren 4tik 7ra.

Gerra Zibila baino lehen ekoiztutako lehen filmetatik hasi eta gaur egungo zinema garaikidera arte, New York City University-ko Bernardo Atxaga katedrak euskal zinearen 90 urteko ibilbideari begiratuko dio aurtengo programa akademikoan, abenduaren 4tik 7ra.

Asier Altuna, Borja Cobeaga, Jon Garaño, J. M. Goenaga, Isabel Herguera, Nacho Vigalondo, Victor Erice, Montxo Armendariz, Imanol Uribe, Álex de la Iglesia, Enrique Urbizu, Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa edota Helena Taberna dira “El cine vasco: inventio, dispositio y elocutio de una cinematografía emergente” ikastaroan entzungo diren izenetako batzuk. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak emango du ikastaroa CUNY-ko Graduate Center-en.

Doktoretza ikasleei zuzenduriko programa akademiko honen helburua da euskal zinemagile esanguratsuenak ezagutzea, hastapenetatik orain arte. Egun jardunean dauden euskal zinemagileen hiru generazioei arreta berezia jarriko zaie. Fernandezek testuinguru historikoan kokatuko du euskal zinearen sorrera eta modu kronologiko eta tematikoan kontatuko du orain arteko ibilbidea.

Etxepare Euskal Institutuak sortutako Bernardo Atxaga katedraren xede nagusia euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea da. Idazlea berak eman zion hasiera 2011ko irailean City University of New York-eko Graduate Center-en. Euskal kulturari buruzko doktoretzako programa akademikoa eskaintzen du, eta ikasturte bakoitzean New Yorkera ekartzen ditu irakasle gonbidatuak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.