Euskal zinema Berlinalen eta EFM azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-02-06

Bihar bertan hasiko da Berlinale  zinema jaialdia, baita haren baitan egiten den European Film Market (EFM) azoka ere. Azken honetan, otsailaren 7tik 15era bitarte, Etxepare Euskal Institutuak Zineuskadi eta Eiken Klusterrarekin antolatzen duen Basque Audiovisual standak Euskal Herriko hainbat ikus-entzunezko enpresa bilduko ditu laugarren urtez.

Cinema from Spain izeneko gunean egongo den standak, ikus-entzunezko 50 proiektuz osatutako katalogo bat edukiko du eskuragarri, besteak beste. Proiektu horietatik, 22 oraindik garapen prozesuan daude, 11 ekoizpen fasean, eta 17 jada estreinatuta. Argitalpen horretako lanek guztira 31 euskal ekoizpen-etxe biltzen dituzte.

Horrez gain, aurten, Euskal Herriko bi ikus-entzunezko lan Berlinaleko Sail Nagusian erakutsiko dituzte. Batetik, Ion de Sosak eta Chema García Ibarrak (Apellaniz&De Sosa) zuzendutako La Leyenda Dorada film laburra Berlinale Shorts sailean emango dute. Bestetik, Miguel Ángel Jiménezek (Kinoskopik Film Produktion) zuzendutako Y en cada lenteja un dios dokumentala Culinary Cinema sailean izango da. Proiekzioaren ostean, lanaren protagonista den Kiko Moya sukaldariak filmean oinarritutako menua prestatuko du, eta Gropius Mirror Restaurant jatetxean zerbitzatuko dute.

Bestalde, merkatuan bertan nazioarteko erosle eta programatzaileentzat antolatzen diren Market Screenings proiekzioetan ere, bost euskal film izango dira ikusgai: El hijo del acordeonista (Fernando Bernués), Basque Selfie (Joaquín Calderón), 70 Binladens (Koldo Serra), Elcano & Magellan (Ángel Alonso) eta Vitoria 3 de marzo (Víctor Cabaco).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu