Euskal zinema Budapesten: Kimuak proiektuko film laburrak eta Loreak

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-03-08

Gaur emango diote amaiera Budapesteko Cervantes Institutuan antolatu duten Kimuak laburren emanaldi zikloari. Bertan, 2014ko eta 2015eko euskal film laburren emanaldiak eskaini dituzte, eta itzal handiko eta talentu berrietako zuzendariek hartu dute parte; 2014ko hautatuak honakoak izan ziren: Lander Camareroren Una comedia seria, Aitor Gutiérrezen Anómalo, Kote Camachoren Don Miguel, Koldo Almandozen Hubert Le Blonen azken hegaldia, kolaborazio baten emaitza den Sailor’s Grave, Asier Altunaren Soroa eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi nuen film laburrak ikusi ahal izan dira, bertsio originalean.

2015eko film laburrak, aldiz: David Gonzálezen 5 segundos, Lander Camareroren A revenge story, Tucker Dávilaren Duellum, Mikel Gurrearen FoxesAitor Oñederraren I said I would never talk about politics, George Todriaren Lost villages eta Iñigo Salaberriaren Luz a la deriva.

Emanaldi horiek guztiak Etxepare Euskal Institutuko Oxel Uribe-Etxebarria Lete Hungariako irakurleak antolatu ditu, eta proiekzioen ondoren, hitzaldi interaktiboa egon da.

Horrez gainera, Cinema Paradiso 2016 Iberiar Penintsulako Hizkuntzetan Zinema zikloa egingo dute Szegedeko Grand Café zineman, eta martxoaren 11ra arte iraungo du. Besteen artean, Loreak film euskalduna eskainiko dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu