Euskal zinema Londresera itzuliko da

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-09-23

London Spanish Film Festival jaialdiak, irailaren 25etik 29ra Erresuma Batuko hiriburuan egingo denak, 10. aldiz antolatuko du aurten Euskal Leihoa izeneko atala. Jaialdiaren egitarauaren barruan, aurten ere, euskal zinemak azken urteetan eman dituen ekoizpen interesgarri batzuk egongo dira ikusgai, gehienak estreinako aldiz Erresuma Batuan; orotara, fikziozko bi film luze, film labur bat eta dokumental bat.

Londresko zinema espainiarraren jaialdiak 15. edizioa izango du aurten. Egitarauak film emanaldiak aktore eta zinemagileen hitzaldiekin tartekatzen ditu; gehienak, Erresuma Batuan oraindik estreinatu gabeko lanak. Jaialdiak badu, Euskal Leihoaz gain, Kataluniar Leiho bat ere, eta bertan bi lurraldeetako azken urteotako lanik esanguratsuenak erakutsi ohi dituzte.

Euskal Leihoa Etxepare Euskal Institutuak sustatzen du, eta Kimuak programaren, Euskadiko Filmategiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jasotzen du. Aurtengo euskal filmen emanaldietan lehena Jon Mikel Caballeroren El increible finde menguante izango da, irailaren 27an Regent Street Cinema aretoan. Fantasiazko generoa jorratzen duen film honek Albaren 30. Urtebetetze asteburua kontatzen digu: bertan, protagonista atera ezineko denbora-zirkulu batean harrapaturik gelditzen da, eta momentua behin eta berriz bizi beharko du, errepikapen bakoitzean ordu bat galduz. Emanaldi horren aurretik, Aizpea Goenaga zinemagilearen ¡Ya está! film laburra emango dute.

Hurrengo egunean, hilak 28, Koldo Serraren 70 Binladens filma emango dute Ciné Lumière aretoan. Thriller eta akziozko lan honek Raquel izeneko ama du protagonista, zeinak bere alabaren bahiketa ordaindu ahal izateko 500Eko 70 billete lortu behar baitituen. Euskal Leihoko emanaldietan azkena, amaitzeko, Ana Schulz eta Cristóbal Fernándezen Mudar la Piel dokumentala izango da, irailaren 29an Regent Street Cinema aretoan. Film honek, ETAren eta espainiar Gobernuaren arteko negoziazioa lortzeko espioi lanetan aritu zen Juan Gutierrezen istorioa kontatzen du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu