Euskal zinema Pariseko Different 12! festibalean

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-06-14

Parisen egingo den Different! L’autre cinéma espagnol film festibalaren hamabigarren edizioan ere euskal zinemak presentzia edukiko du. Ekainaren 17tik 26ra ospatuko den jaialdian, Koldo Almandozen Oreina (2018) filma ikusi ahal izango da. Gainera, Almandoz bera eta filmeko bi aktore, Patxi Bisquert eta Ramon Agirre egongo dira pelikularen aurkezpena egiten.

Film honez gain, ondorengoak ere ikusi ahal izango dira: Buñuel en el laberinto de las tortugas (Salvador Simó, 2019), O que arde (Oliver Laxe, 2019), Los días que vendrán (Carlos Marqués-Marcet, 2019), Ana de día (Andrea Jaurrieta, 2018), Love me not (Lluís Miñarro, 2019), Staff Only (Neus Ballús, 2019), Diana (Alejo Moreno, 2018) eta Jaulas (Nicolás Pacheco, 2018).

Bestalde, ekainaren 26an, jaialdiaren barruan burutuko den Small is Biútiful topaketa profesionalean Euskal Herriko hiru ekoizpen etxek hartuko dute parte: Irusoin etxeak 3.000 obstáculos (Agustí Villaronga) filmarekin, Sonora Estudiosek Cada quince días (Ione Hernández) pelikularekin eta, Kowalski Films eta La Zonak La consagración de la primavera (Fernando Franco) filmarekin.

Jaialdiak Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du euskal zinemaren presentzia sustatu eta euskal ekoizleak Small is Biutifúl koprodukzio foroan parte hartzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.