"Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi" liburua frantsesera itzuli dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-03-06

Gaur aurkeztu dute euskal zinemaren ibilbidea aztertzen duen analisi-liburuaren frantseserako itzulpena Baionan. Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Etxepare euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sustatutako liburuaren itzulpena Pimientos argitaletxearen Arteaz markak argitaratu du, Cinéma basque: trois générations de cinéastes izenpean.

Gaur aurkeztu dute euskal zinemaren ibilbidea aztertzen duen analisi-liburuaren frantseserako itzulpena BaionanEuskal Kultur Erakundeak (EKE), Etxepare euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sustatutako liburuaren itzulpena Pimientos argitaletxearen Arteaz markak argitaratu du, Cinéma basque: trois générations de cinéastes izenpean.

 

"Gutxienez euskal zinemagileen hiru belaunaldik jardunean jarraitzen dute gaur egun", baieztatzen du liburuaren kontrazaleko aurkezpenak. Aldaketaz beteriko garaiak zeharkatu dituen industria honen ibilbide oparo eta anitza ardatz hartuta, Euskadiko Filmategiko zuzendari Joxean Fernandezek gidatu du argitalpen kolektibo hau. Hain zuzen ere, 2014. urtean Euskadiko Filmategiak Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroetan antolatu zuen hiru eguneko sinposio batetik ateratako ondorioak biltzen ditu.

Liburuan, sinposio horretan parte hartu zuten hainbat zinemagilek, produktorek, kritikarik eta ikertzailek gogoeta egiten dute euskal zinemaren gai ezberdinei buruz: zineman euskararen erabilera, euskal zinemaren historia, industriaren egungo egoera edota Kimuak bezalako programa baten garrantzia, besteak beste. Trantsizio garaitik hona, inoiz izan den zinemaren inguruko adituz osatutako bilkurarik handiena izan zen hura; beste hainbat izenen artean, Montxo Armendáriz, Begoña del Testo, Pedro Olea, Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Helena Taberna, Borja Cobeaga edota Jose Mari Goenaga izan ziren bertan.

Liburuaren lehen edizioa euskaraz eta gazteleraz argitaratu zen 2015.urtean, bilkura hartatik urtebete igaro zela. Gaurtik aurrera, frantsesezko itzulpena Ipar Euskal Herriko dendetan eskuragarri izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu