Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdia

Laburpena:
Ondorengo unibertsitateetan euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak:
– Irakurle bat Alemaniako Berlingo Freie Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Irlandako Corkeko Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako.
– Irakurle bat Japoniako Tokioko TUFS Unibertsitaterako.
- Eskaerak aurkezteko epea: 18/04/2019 - 17/05/2019
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Kontaktua: Eneko Agirre | irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 023 407
Deialdia EHAAn.
Deskargatu hemen deialdian izena emateko eskabidea eta curriculuma.
2019.05.22 Behin-behineko zerrenda